XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barakaldo JEL-BATZOKI BARRIJA.- Erregato'n gogor diñardue ango gastiak Batzokija irigiteko; aspaldi onetan egon dira etxe barrija egiteko asmoagaz, baña eskarrak Ayo'tar Kasimir'ari berak emon dautse etxe polit bat, eta an dabilz barruko orma ta ostantzeko gauza kentzen areto eder bat ipinteko.

Gastetxuok gogor be gogor egin biarko dozue alde orretan, ba erbestetik bertara etorrita dagozanak gustiz dira txarrak.

Kirikiño: iñoz ikusi dozu Jardin Zoológico? Ba an ikusten diran pistija gaiztuak baño be gaiztuaguak dira onek.

Batzoki barrirako dagoz irurogetaka bazkide.

ANTZOKI-ALDRA BARRIJA.- Emengo Euzko-Gastedijak asmua artu dau datorren Aratustietan antzoki-jai eder bat egitia, eta orratarako gabero asiko dira ikasten.

Ia ba gogor ekijozue ta gertu gagoz gu zeubei txaluak joten juateko. Ziñea.